Aste guzti pasa dou hondakinai buruz berbetan, udalak antolatutako batzarretan. Gai garrantzitsu de, diro asko inbertiuten douelako hondakinak kudeatzen, eta ingurumenin eragin handixe dakarrelako.
Ondarrun %25 berziklaten dou bakarrik, eta beste guzti erretea bixaltzen dou. Erreten diro asko gastaten dou, eta gero errauts toxikun arazu geatzen gasku.
Datorren urtin Ondarruk eta mankomunidadik zamarrak batzeko dakarren kontratu amaitzen da. Aukera ona da hondakinak eta zamarrak batzeko dakauen sistemi aldatu eta hobetzeko.
Hori dala eta, mankomunidadik txosten bat eskatutsa Spora enpresiai, eskualdeko herri bakotxantzako egon ahal dizen alternatibak aztertzeko.
Ondarrurako hiru alternatiba proposatu dotxuez: 1- Kozina baiko organikuntzako kontenedor marroi. 2 – Organiko guztintzako kontenedora. 3 – Bilketa pertsonalizau, etxez etxe eta atez ate. Ikerketin arabera, Ondarrurako sistema merkiena eta gexen berziklatuko leukena atez ateku ixango litxake. Herritxarrak sistema bakotxai ikustetsen abantailak eta desabantailak komenta zitxuezen.
Azarun batzar gexa eingo diz, herriko bilketa sistemi zelaku ixan bir dan zehazteko. Parte hartu! Zamarrak danon arazu di, eta irtenbidi danon artin topa bir dou!
