SEVILLA IIko PRESUK BURRUKAN, GEU BEBAI!!!

gose-greba-kartela

Sevilla II KARTZELAN GOSE GREBAN dazen presuai elkartasune adierazteko eta egoeri salatzeko Ondarruko zenbait herritxarrek baraualdi mugagabe bat hasti erabakirou. Bixarko egunin, AZAROAK 28, HILEBETE beteten dotxue; egoerin larruitxasune ikusitxe euran burrukiaz bat etxeko erabakixe harturou. DEIXE luzatzen dotzau ONDARRUKO HERRITXARRAI burruka honeaz bat ein eta ALAMEDA agertzea ARRATSALDEKO 16:00etan (AZAROAK 28). BARAUALDI MUGAGABI ixati planteaten da, hau da, Sevilla II kartzelan burrukan dazen presuk gose grebi amatxuarte. BAKOTXAK BERAK ALDABEN NEURRIXAN aportati eskatzen dou, konpromiso maila ezberdiñak barne hartuz: egun gitxiauako gose grebi eñaz, ur botellak ekarritxe, euri eta hotzetik babesteko gauzak (kanpiñak, lonak…), eskuorrixak banatuz, deialdixetan parte hartuz…

Beste baik, alamedan alkar ikusiko gazelakun

Jo ta ke
EUSKAL PRESO ETA IHESLAXAK ETXEA ekarri arte!

PD: Gasteizen ikasten dabizen ondarrutarrak be itxialdixak etxen dabiz, eta argazkixak bixaldutxuez.

image