Aurten 56 emakume hil dituzte. Emakumeon aurkako indarkeriaren aurpegi basatiena. Baina indarkeria matxistak aurpegi ezberdinak ditu: fisikoa, sexuala, psikologikoa, ekonomikoa, sinbolikoa eta instituzionala.
Emakumea izate hutsagatik jasaten dugu indarkeria matxista. Izan ere, zein emakumek ez du beldurra sentitu gauean bakarrik kalean ibiltzeagatik? Edo argi eta garbi esanda, zein emakumek ez du pentsa bortxatua izan daitekela?
Elizak, gobernuak, instituzioak, farmazeutikak, komunikabideak, publizitate enpresak, gizonak,… gure gorputzen jaun eta jabe direla sinetsi izan dute, eta egunero-egunero egin ahal duguna eta egin behar duguna esaten digute.
Feminismoari esker emakumeok gure gorputzak gureak direla ikasi dugu. Jabekuntza eta autodefentsa bezalako baliabideen bidez indarkeria matxistari aurre egiten.
Emakumeon aurkako indarkeria denon ardura da, arazo soziala baita. Jendartean egunerokotasunean eta era “naturalean” eman ohi diren hainbat jarrera eta portaera onartezinak direla adieraz genezake. Beste aldera begiratu beharrean, gure inguruan gertatzen diren egoera matxisten aurrean zerbait egin dezakegu. Posible da berdintasunean eta askatasunean oinarritzen den mundu hobe bat eraikitzea, eta hori denon esku dago.
Uxu Ondarroako emakumeen taldea
