Zapatuan izan zuten bisita Alaik eta amak. Soto del Realen izan ziren eguerdiko bisitan eta Kemen oso ondo eta animoso aurkitu zuten.
40 minutuak oso labur joan zaizkie eta hasierako kontu “teknikoei” buruz (zerrendak, arropak, falta zaizkion gauzak..) hitz egiteko erabili dituzte.. Han agertu omen da Kemen paper eta boligrafoz!! Idazle hauek.. zer egingo diogu ba!! 😉
Bidaia ona izan zuela. Iberiako abioi normal baten etorri zen espainiako bi poliziak zainduta. Hainbeste denbora hegazkinez ibili gabe, gozatu egin omen zuen eta bi orduz ahaztu ere bai nora zeramaten. Aireportuan bertan nabaritu omen zen inglaterrako eta espainiako polizien arteko “maila”… batez ere Barajaseko komisaldegian hatz-markak ere paperean tintaz ezin hartuta ibili zirenean.
Lehenengo gauaren ondoren, asteazkenez eraman zuten Audientziara. Audientzian obretan ari dira eta paper artean eman zioten karguen berri eta, aurreratu nizuen moduan, instrukzioa itxi eta sumarioa salara eramatea erabaki zuen epaileak. Eguerdian bueltatu zuten kartzelara eta ziegara bueltatu zenean neke guztiak gainez egin eta lo seko gelditu omen zan patiora ere atera gabe!
Baina hurrengo egunean han aurkitu zituen beste bi euskal preso (Segurola eta Vallejo). Atzotik laugarren bat ere beraiekin dute (Ismael Berasategi, frantziatik ekarri berria). Inglaterratik ekarritako dirua liberatan zegoenez, diru hori ez diote “pekulioan” sartu (asteartera arte ez du dirurik izango) eta eskerrak beste euskaldunei, falta zaion guztia emateaz gainera, eguneroko kontuen berri ere ematen diote eta.
Orain Kemen “situatzen” dago. Ingalaterran errez lortzen zituen gauza batzuk hemen ezinezkoak dira, eta, aldiz, ingalaterran ezinezko ziren beste hainbat gauza hemen posible direnez, aklaratzen pixkanaka. Oraindik telefono-dei bakarra egin zuen etxera, kartzelan sartu zutenekoa, baina telefono-deiak baimentzeko fakturak gaur sartu dizkiotenez, ia datorren astean etxera deitzen hasten den.
Datozen asteetan familiakoak (lehengusu-lehengusinak) izango ditu bisitan. Ia zer dioten!!
