Azkenean ahalegina alferrekoa izan da, baina saiatuko dira gauzak lasaitutakoan paperak berriz egiten. Ia zortea duten!
Atzo gaba Soto del Realeko kartzelan eman zuen. Hasieran behintzat, isolamenduko 15. moduluan sartu dute. Isolamenduko baldintzak nahiko eskasak dira, baina espero dezagun laster batean modulu normal batera ia pasatzen duten. Izan be, sotoko modulu normal batean dago Iñaki LErin, berarekin Inglaterran espetxean egondako laguna. Badirudi ohikoa dala hasieran isolamenduan sartzea, eta Iñaki ere hasierako asteetan hala egon zen modulura pasatu aurretik. Ez dakigu oraindik beste euskal presoren batekin patioan elkartzeko aukerarik izango duen edo ez.
Gaur goizean pasatu dute Audientzia Nazionaleko epailearen aurretik. Abokatuak oso ondo aurkitu du Kemen, animo handiarekin. Epaileak erabaki du instrukzioa ixtea eta sumarioa epaile nagusiari bidaltzea. Hortaz, baliteke datorren udaberrian epaiketa izatea.
Larunbatean joango dira ama eta Alai arreba bisitan. Ea zer dioen eta zer moduz dagoen!!