CATALUNYAko loteixi salgai ONDARRUn

katalanan loteixi

EUSKAL HERRIXAK , herri latxeik, ERABAKITZEKO ESKUBIDI DAUKE!!

GURE ESKU DAGO dinamikik, azarun 16xan Durangon aurkeztu ban datorren 2014ko ekainaren 8xan Durango eta Iruñea lotuko dotxuzen giza-kati.

Kanpaina horren  barrun, eta beste ekintza askoren artin, CATALUNYAK independentziaruntz daukan prozesuai elkartasuna adieraziz, eta geuriai laguntzeko, Catalunyako loteixa nazionaleko biletik saltzen hasi diz.

Ondarrun Zaharren egoitzan (Antiguako Ama), Anaitasunan eta Zamora tabernan daz saltzen. Oso billete gitxi ikusi douz, nahi dabenak erosi ibili arin, amaitxu baino lehen. Billete bat 3,5€ (2,5 € jokatzen diz eta 1€ giza kati aurrea eruteko).

Alamedan, Sevillan dazen presun eskubidin alde

P1070098

P1070099

Alamedan daz herritxar batzuk Sevilla II kartzelako presun egoeri salatzen. Hauxe idatzixe bidalduskue:

Sevilla II kartzelan GOSE GREBI BERTAN BEHERA lagati erabaki dabe OSASUN ARAZUK dizela-ta. Baraualdixe laga enbir ixan dabe bañe egoera bardiñin jarraitzen dabe. Euren burruki ezta amatxu eta horrei jarraipena emoteko, GAUR (azaroak29 baixaku) goxeko 10:00etatik  domekan goxeko 11:00eta BARAUALDIXE eingo da Alamedan. Gose grebi amatxu eta DONOSTIN eingoran MANIFESTAZIÑOIRE jungoa alamedatik. AUTOBUSAK GOXEKO 11:00ETAN urtengorau zaldupetik; APUNTA betiko lekutan.

sevilla

sevilla1

sevilla2

sevilla3

sevi6

sevi5

sevi4

Radixu, 48 ordu para baik!

Gaurtik domeka, Radixuk 48 ordu eingo dotxu para baik, beran 23 urteurrena ospatzeko. Jakin badakixue internetetik be ahal dozuela entzun, radixu.info klik eindde! Ah, eta radixuk beran interneteko orrixe barritxu dabela, eta hamendik aurrea programa guztin artxibo zaharrak entzun ahalko dizela. Eskerrik asko Radixokuai!

www.radixu.info

izengabea (2)

Lau emakume, lau bertsolai, eta ez da kasualidadi. Etxe Lilan.

bertsuk 2

Etxin epeletan egoteko egueldixe egon arren ezin gendun galdu gaur arratsaldin lau emakume bertsolaik eskeini daben bertso saio musikatu. Jendez beteta egon da aretu, kalefaziñon faltan giru ederto berotu dabe eurak, Miren Amurizak, Alaia Martinek, Uxue Alberdik eta Onintza Enbeitak. Gai jartzalle Amaia Agirre ixan da eta Ixaak eta Mantxik musikatu dabe ordu ta erdi iraun daben ekitaldixe.

bbbbeeerr

ber8

Elkartasun zozketi, parte hartu!

KARTELA

Ondarruko presun eta iheslaixan eskubidin aldeko sostengu taldekuk, beste zozketa bateaz datoz oingun. Ezta otzari, ezta bildotse… Erloju re! Egurrin eskuz enddaku eta espresamente zozketa honetako… Akorda holako erlojuk ez dizela dendetan saltzen! Txartelak pintxopotin hasiko diz saltzen, eguen iluntzin eta zapatun atako dabe numero irabazli.

SEVILLA IIko PRESUK BURRUKAN, GEU BEBAI!!!

gose-greba-kartela

Sevilla II KARTZELAN GOSE GREBAN dazen presuai elkartasune adierazteko eta egoeri salatzeko Ondarruko zenbait herritxarrek baraualdi mugagabe bat hasti erabakirou. Bixarko egunin, AZAROAK 28, HILEBETE beteten dotxue; egoerin larruitxasune ikusitxe euran burrukiaz bat etxeko erabakixe harturou. DEIXE luzatzen dotzau ONDARRUKO HERRITXARRAI burruka honeaz bat ein eta ALAMEDA agertzea ARRATSALDEKO 16:00etan (AZAROAK 28). BARAUALDI MUGAGABI ixati planteaten da, hau da, Sevilla II kartzelan burrukan dazen presuk gose grebi amatxuarte. BAKOTXAK BERAK ALDABEN NEURRIXAN aportati eskatzen dou, konpromiso maila ezberdiñak barne hartuz: egun gitxiauako gose grebi eñaz, ur botellak ekarritxe, euri eta hotzetik babesteko gauzak (kanpiñak, lonak…), eskuorrixak banatuz, deialdixetan parte hartuz…

Beste baik, alamedan alkar ikusiko gazelakun

Jo ta ke
EUSKAL PRESO ETA IHESLAXAK ETXEA ekarri arte!

PD: Gasteizen ikasten dabizen ondarrutarrak be itxialdixak etxen dabiz, eta argazkixak bixaldutxuez.

image