GAUR eguaztena, 21:00xetan Ein Daigun Bidi irratsaioa

Pasan astin Ibon Meñikai (Herrirako 18 atxilotutako kide bat) otsailin einddako elkarrizketi ipiñi gentsuaun. Gaur, libre dakauenetik zuzenin ahalengidduko ga beraz berba etxen: atxiloketi, barrun bixitxako egoeri, libre gelditxuzinin, Bilboko manifi, gaur eguneko euran egoera judiziala, Herriran egoeri, Parota, Estrasburgo, prentsa españolin agertutako filtraziñoik, aurrera begire… aurrera beti!
 
radixu

#Resistondarru, Zubitxik zinea

Gaur goxin GARA egunkarikuk spot bat grabaten ibili diz  Ondarruko Plaiko Zubixan ingurun, bertan bixi ixan gendune gogoratuz eta herrittarrak aktore lanetan ikusi douz

spotaBe bai gogoratu, datorren domekan urrixan 13an,”# ressistondarru, Zubi herria harrizko irria”, dokumentala estreñako dala goiko zinin arratsaldeko 6retan 2. MARABILLI Sormen Festibalan barrun. Dokumentalan zuzendaixe DAVIDE FIGUEIRAS da.

Zergatik ez zuen EAJ-PNVk Ondarroako plan orokorra berritu?

p1020907

Ondarruko Eguzkin idatzixe:

http://eguzkiondarru.wordpress.com/2013/10/05/zergatik-ez-zuen-eaj-pnvk-ondarroako-plan-orokorra-berritu/

Ondarroako EAJ-PNVk herriko plan orokorra zahartuta dagoela idatzi zuen prentsan, eta guk erantzun egin genion, esanez ea zergatik ez zuen berak berritu agintzen egon zenean, ordurako nahiko zaharra zelako plana. EAJ-PNVk bueltan idatzi egin digu, baina ez du erantzun guk egindako galdera: zergatik ez zuen Ondarroako Udaleko plan generala barritu bera agintzen zegoenean? Zergatik ez zuen onartu Alleri babestutako gune bat zela? Horrek paduran etxeak egitea oztopatuko ziolako?

Bere idatzian PNVk ez dio erantzuten gure galderari, eta eraso pertsonalen bidez dena nahasten ahalegintzen da. Zergatik jarri da hain urduri? Izkutatzeko zerbait dauka?

Gogoratu dezagun, motz-motzean, Allerin zer pasatu den:

Irakurtzen jarraitu