Irailin sartu ga ta 2013ko DIADI bertan dakau. Aurten oso berezixe dator: euran helburu ipar ta hego Katalunya giza kate baten lotzi de. Horretako milloi bat pertsona inguru mobiu bir dabe ta ia ziur emoten dau lortuko dabela. Euskal herritxik elkartasune adierazteko, hegoaldeko 4 hiriburutan giza katik antolatu diz datorren zapatun irailak 7, eta oso interesgarrixe iristen gazku berta agertzi.
Beste alde batetik, iñok nahiko baleuke Diada egunin Katalunia jun, badakiau behintzat BILBOtik autobusak antolatzen dabizela
Eta guk ONDARRUTIK esan geinke, aurten be udaleko mastan esteladi egongo dala pasan urtin egon zan latxeik
Aurten badakiau bebai ONDARRUTARRAK egongo dizela giza kate horretan, bai bertan ikasten dazenak bai lanin dazenak be (6 laguneaz berba ein dou honezkeo) eta berbi emon dozku bertako argazkixak bixaldukotxuezela.
Visca Euskal Herria lliure eta gora Catalunya askatuta!



