Gaur presun eta iheslaixan aldeko zozketan parte hartzeko aukeri eukikozue. Eskatu zeuen txartela tabernetan, eta suerte on bat!
Month: Iraila 2013
Ein Daigun Bidi irratsaioa, martxan!
Oporrei agur-agur egin ostean eta eguna aldatuta, Ein Daigun Bidi irratsaioa gaur eguaztena hasiko da, gaueko 21:00etatik 22:00etara. Radixu Irratia 105.5 FM.
On line entzuteko: http://www.radixu.info/
GARZON popabistan laga dabe Argentinan
Argentinako unibertsitate baten hitzaldixe emoten hastea ixunin, gerta da behean ikusiko dozuena. Euskal Herriaren Lagunak elkartik antolatu dau protesta ekitaldixe eta esatzez hamen ez dotxunak entzun nahi.
Emon ixena jabekuntza eskoletan!
Aurtengo ikasturtin be Bardinttasun Kontseiluk jabekuntza eskolak antolatukotxuz emakumintzat. Eskaintza zabala da, mekanika ikastarutatik hasitxe sorkuntza tailerreta.
Emon ixena, norberan burun jabe ixetako ikasti eta hausnartzi derrigorrezku de eta!
Informazinoi gexam hamentxe: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Zerbitzuak/Berdintasuna/Orrialdeak/formacion_curso20132014.aspx
Tantaz tanta itsasoa gara: urtarrilak 11 Bilbon
Gogoratu egun hau: 2014ko urtarrilak 11. Egun horretan ezinddou hutsik ein, danok BILBOA. Etxea ekarri bir douz, ta horretako danok gaz beharrezkuk.
Anaitasunan eon gaz, presun alde
Sr. Ministro del Interior:
El que suscribe y con el debido respeto, desea dirigirse a usted por todo lo que representa en el ámbito político del estado español, para censurarle a usted y a los suyos, con una crítica política, y que cree ser aún acreedor de ese derecho democrático.
Como ciudadano vasco, (español por imperativo legal) y por todo lo que está viendo, leyendo y oyendo este servidor en todo el arco mediático nacional e internacional, ha llegado a las siguientes conclusiones:
Kurtso barrixaz batea, Ondarruko ikasle abertzalik martxan!
Urtero lez, Ondarruko Ikasle Abertzaliok biharrin hasteko listo gaz. Gure herrixak bixi daben zapalkuntziai erantzuteko antolatzenga. Helburu argixera: urtitan inposatu dozkun hezkuntza sistema arrotza ikastetxitatik kanporatzi eta Euskal Herrixan etorkizune ixango dizen neska ta mutillak bardintxasunin eta eredu erabat euskaldunaz hezti. Ikastetxitan sarri topatendouen dinamika zurrunaz apurtu eta ikaslerixa aktibu nahidou bultzatu: kritiku eta burujabi.
Hamen dator 2013ko MARABILLI
Mezu honen bitartez jakinarazi nahi dizuegu, 2013an ere MARABILLI SORMEN FESTIBALA izango dugula Ondarroan, URRIAREN 10etik 13ra, hain zuzen ere. Manuelistok, Aitzol Aramaio Bengoetxea ondarrutar zinegilearen omenez antolatzen dugun festibala dugu berau: iazkoa estreinako aldia izan zen eta lortutako arrakasta ikusita, aurten ere bigarrena antolatzea erabaki dugu. Iaz egin bezala, aurten ere bi aurkezpen egingo ditugu, bata Ondarroan eta bestea Bilbon.
Aitzol Aramaio zinegile zenaren omenez sortutako ekimen honek musika, zinea, literatura, antzerkia, dantza, bertsolaritza, sukaldaritza eta arte plastikoak bilduko ditu Euskal Herria, Espainia, Frantzia, Katalunya eta Galiziatik datozen egileekin. Jaialdiaren helburua ez da soilik jendea ekitaldietara joatea, arloen arteko elkarlana eta artisten arteko elkarrizketa ere badu helburu, beti ere, errealitatearen ikuspegi kritiko batetik.
http://www.marabilli.re
GiveMeFive kanpañiaz bat
Atzo 15 urte bete zin, bost kubatar, Ameriketako Estatu Batuetan atxilotu zitxuzena (espiak zin susmuaz). Ta hori salatzeko mundu mailako kanpaina bat einddabe. Protesta kanpaini urrian 6rarte luzatuko da.
Rene Gonzalez, Gerardo Hernandez, Antonio Guerrero, Ramon Labadiño eta Fernando Gonzalezei urte askoako espetxe zigorrak ipini dotsez. Kubak euskaldunoi eskeini doskun laguntzan trukin, gu behartute ga euran herrittarrai elkartasune emotea, ta horren adibidi gure herriko lan toki baten ipini dotxuen lazo horixak diz.
JO TA KE BOST KUBATARRAK ETXERATU ARTE!














