Marabillako egitarau prest!

Gaur jakin ahal ixan dou aurtengo Marabillik zer eskeiniko doskun, eta egitarau potentiaz dator. Proposamen, talde eta jente  interesantik eukiko douz lau egunetan: Sormena 10 minututan, Muchachito y sus compadres, Dj DZ, Ramon Chaon hitzaldixe, Leon de Aranoa eta Asier Altuben tertulixi, Koldo Almandozen perlak, Kiko Veneno eta Bide Ertzean, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal, Mikel Valverde eta Kirmenen lan barrixe…

Herritxar artista askorek be parte hartuko dabe, dantzan edo kalez kale euran lanak erakusten. Eta #ResistOndarru dokumentala be estrenako dabe.

Marabilako antolatzailik esan dabe, hau egitarau ofiziala dala, baine herritxar guztik gonbidatute dazela kalea urten eta sormena lantzea, egitarau paralelu eta espontaneu sortzea, ixez latxeik.

Hamen dakazue egitarau osu: http://www.marabilli.re/egitaraua-2013

P1060752

mara