Kurtso barrixaz batea, Ondarruko ikasle abertzalik martxan!

Izengabea

Urtero lez, Ondarruko Ikasle Abertzaliok biharrin hasteko listo gaz. Gure herrixak bixi daben zapalkuntziai erantzuteko antolatzenga. Helburu argixera: urtitan inposatu dozkun hezkuntza sistema arrotza ikastetxitatik kanporatzi eta Euskal Herrixan etorkizune ixango dizen neska ta mutillak bardintxasunin eta eredu erabat euskaldunaz hezti. Ikastetxitan sarri topatendouen dinamika zurrunaz apurtu eta ikaslerixa aktibu nahidou bultzatu: kritiku eta burujabi.


Eredu euskaldun bat aldarrikatzi askotan ezta ondo ulertu ondarruko herrixan. Ondala urte askotatik dakau euskeraz ikasteko aukeri. Zoixonez ikaslin gexengo handi batek ikastendau euskeraz, eta aukeri danantzako da. Natxe hizkuntza aldetik ez eon, eduki aldetik hainbat akats dakazela ikustendou. Adibide argi bat inposatu dozkun egutegixe, eta zer esanik ez, españiko histoixiai emotengakon garrantzixe. Euskal Herriko historia arlu bakarrik ikaslik aldez aurretik eskatu eskeo ixatenda posibli ikastetxe batzutan.

Azkan urtitan, murrizketak eta inposaketa faxistak besteik ezgazku aiaten. Urtitako burrukiaz lortu dana kentzeko eta dakauzen eskubidik urratseko prest agertzenda madrideko goberno eskuindarra. EAE eta Nafarruko momentuko buruzagixak, gexenez jarrera pasibu agertzendabe eraso honen aurrin. Eta euskaldunok etxendouzen aldarrikapenak sarri ixilarazi etxetxue españitxik agintzen dotzen morun. Beste batzutan erdibideko adostasun batea aiabigazela
esatezku; zelan, heurak galdetzendozku ala erreformak etxen dabenin? Eta Euskal Estatutun Egune inposatubenin? Edo, hiru esamiñan bidez ama hizkuntzi euskeri daben batei euskera gaitasune salantzan jarten gakonin?

Guk ikasle eta abertzalik gazen aldeik, aurtenbe herrixan ikaslik antolatu eta aldarrikapenak kaleratzeko, biharrin hasteko gogoz beteta gatoz. Gure esku dan guzti etxeko konpromesu hartzendou, bañe benetan gure herrixak dauken inddarra eta almena aprobetxateko, hezkuntza komunitate guztiai etxendotzau deixe: ikasle, irakasle, eta herritxar horoi. Euskal Eskola Nazionala lortzeko lelengo geure herrixe eskuratu birdou. Hau lortutakun alperrikuk ixango diz Wert eta beran lagun españolan inposaketak; oñarrixak badakauz, bidi be badakiau zein ddan, biharrin hastire faltagazkun gauza bakarra. Urtebete gexa gure burruki aurrea eruti. Euskal Gazteteixi eredu euskaldunaz hezti lortuko douelako, JO TA KE irabazi arte!

Euskal Herriak euskal eskola nazionala!