Hamen dator 2013ko MARABILLI

MarabilliKartela2013def

Mezu honen bitartez jakinarazi nahi dizuegu, 2013an ere MARABILLI SORMEN FESTIBALA izango dugula Ondarroan, URRIAREN 10etik 13ra, hain zuzen ere. Manuelistok, Aitzol Aramaio Bengoetxea ondarrutar zinegilearen omenez antolatzen dugun festibala dugu berau: iazkoa estreinako aldia izan zen eta lortutako arrakasta ikusita, aurten ere bigarrena antolatzea erabaki dugu. Iaz egin bezala, aurten ere bi aurkezpen egingo ditugu, bata Ondarroan eta bestea Bilbon.

Aitzol Aramaio zinegile zenaren omenez sortutako ekimen honek musika, zinea, literatura, antzerkia, dantza, bertsolaritza, sukaldaritza eta arte plastikoak bilduko ditu Euskal Herria, Espainia, Frantzia, Katalunya eta Galiziatik datozen egileekin. Jaialdiaren helburua ez da soilik jendea ekitaldietara joatea, arloen arteko elkarlana eta artisten arteko elkarrizketa ere badu helburu, beti ere, errealitatearen ikuspegi kritiko batetik.
http://www.marabilli.re

marabilli2