Beti euki dou dudi, pertsona bat juten gazkunin Turrunin goraipatu bir douen alaez, danak daukelako beran nortasune, eta danok gazelako berezixak. Bañe Juaniton kasun pentsaten dou berezitasun hori aparteku dala. Sasoi baten Ezker Abertzalik lelo bat ata ban kalea jaxak zinela ta: JAIAK BAI, BORROKA ERE BAI. Guk lelo hori Juanitoaz lotzen dou.
Oso gixon alaixe zan. Mariñel jaxetako sortzailetako bat ixan zan.
Eta borrokan be aurrin egon ixan da. Azpiko argazkixan, beran lagun Angel 34kun enterrun
Edo ta ontzuaua, Kepan ongi etorrixan…
Azken urtitan, nahiz eta osasunez ez dan ondo ibili, gogoratzen dou Zaharran Egoitza aurrin, greba egun baten, pankarta baten atzin, beran erruberadun jarrilekun, langillin eskubidin defentsan.
Hori bai, azkanengoz aurtengo jaxetan ikusi gendun beran Jai Braian maittin, eskutan kuba libri hartute eta, ixilik egoteku esanez, kontu kontari. Bera definiuteko berba bat eskatu ezkio, Lagunen-lagune ixan dala esango geunke. Laister arte LAGUN!

