On dala 33 urte hil ben Angel Etxaniz

Gaur 33 urte hil ben Angel Etxaniz HBko militanti, 34 klubin biharrin euala. Beran hilketi Triple A erakunde paramilitar espainol eta faxistik aldarrikatuban, eta “rojo” eta “separatista” zalako hil eixeben.

Herrixan oso ezagune zan Angel, frankismun kontrako militante abertzali ixan zalako, eta oso kirolzali zalako be bai. Aurreran oso inplikata euan.

Beste abertzale eta ezkertiar askoren herixotzak lez, hau be argitxu baik geatu zan. Justizixa espainolak ez ban ikertu zer pasa zan, nahiz eta familixik froga asko aurkeztu. Egixe eta justizixi eskatzen jarraitzen dou.

Gaur, ondarruko kalitan, Angelen argazkixak agertu diz.

P1060664

IMG_2013

angel