Saturrango auzokide batek hauxe mezu bixaldusku:
2013ko uztaillan 22xe, Saturran.
Saturrango auzokide bat na eta gaur SALAKETA bat nahiko neuke ein. Zeba? Mijoako erreki gaur goxin HILDDE agertu dalako.
Mijoako industrialdik urtik daru euran kakak erreka botaten. Saturran aldetik pasa zazenetan zemat bidar usaindduzue barruarte sartzen dan hori usañe? Nik askotan, eunero ez esatearren. Ondala pare bat hille be zabaldu nitxuzen argazki batzuk, erreki bitsez beteta eta. Eta gaur beste argazki batzuk nahitxuaz zabaldu, bueno argazkixak eztizenak be baakau zoritxarrez, eurak arrainak. Eta ez pare bat amuarrain edo aingira, dozenaka!
Lotsagarrixe eta neargarrixe iruditzen gasta egoeri, aberastasunez betetako erreka batei alako kalti etxi. Eta ez astu, erreka horretako ure noa dun! Gero hondartza juten gazenin, zelan eztosku ba urak pikako, arraiñakpe ezin ixan badabe auanta botaten dabizen benenu.
Gipuzkuku Ur Agentzixik ure aztertu dabela eta eztala eon isurketaik dino eta arrain bakarra topa dabela hildde teknikaixak. Nik eztai noa beire euan teknikaxe uretan igarri etxen zan “gasoliña” estiloko likidu ta arrain bakarra ba… begi bistan da arrain bakarra eztala hil.



