Urtik jun ta urtik etorri ta arazo bardinakin jarraitzen dabe gure arrantzalik. Azken baten arazu hauxe da: gure uretan GUK ez douela agintzen. Beste txori batek abestuko leuke BRUSELASen gure interesak GEUK defendatuko bageunkez.
Zeta datorren hau danau? Harainun goxaldin gerta zan gertaeri dala ta. Ontzi batetik bestea antxoak pasateattik geldiarazi zittuezen Hondarrabixako bi arrantza-ontzi, eta Baxonako porture erun zitxuezen. Europak, arrañe itsosun elkartrukatzi debekatzen dau.Baine gasoilak dakarren prezixuk ikusitxe, zein ibiliko da porture jun etorrike?
Atxiloketa horren aurrin, Kantauri itsasun dabizen arrantzontzi gexenak, Baxonako portu aurrin batu zin (galiziarrak, kantabruk, euskaldunak) euran desadostasune erakusteko. Beraz, baixakun gure kostaldin ez zan eguneko antxoaik saldu.
Ta onduko estaduaz (frantzesakin) itsosun dakauen gatazki ez dala gaurku erakusteko hamen dakazue, 1990 urtin atatako bideue. Esaten dabe irudi batek dana esaten dabela, zuek erabaki.