Askotan, bixi douen gatazkan, iheslaixak albo baten lagaten douzen sensaziñoi eon ixan da, gure hizkuntzan presuk berbi behin ta berriro erabiltten badou be, iheslaixak hortxe sartzen douzelako edo. Bañe iheslaxak euran berezitasune dauke. Era askotako iheslaxak daz (sasixin dazenak, erdi “legeztatute” dazenak, apartea jun dizenak…) bañe danak erbestea urten bir ixan dabe arazo politiko baten aurrin behartute. Argi geatu bir de, nahiz eta euran sorterrittik kanpun egon, inoiz ez dabela herrixaz loturaik galdu, edo lagunan bixitxan bidez, edo familixan bidez…
Gaur egun gatazkiai irteera bat emon nahixan gabizenin, IHESLAXAK, bat eitten dabela gogoratzen dozku, ta hori dala ta, dei bat eitten dozku, ekainaren 15eako MIARRITZeko IRATY gelan.
Horreaz bat eindde, ONDARRUTAR talde batek berta juteko deixe luzatzen dozku. Gogoratu eta kalendaxun apunta ekainan 15in MIARRITZEA, han ikusiko ga.
