Bixar, Maiatzak 22, eguaztena, arratsaldeko 19:00tan ETXELILA hurbilduko diz “Mugarik Gabe” elkarteko kidik Emakumeen Eskubideen Auzitegiei buruz berba etxea. Animatu parte hartzea!!
Baine, zer dira Auzitegi sinbolikoak edo kontzientzia hartzeko auzitegiak?
Ziurrenik, emakumeen eta neskatilen aurkako indarkeria da giza eskubideen urratzerik ohikoena. Munduko gizarte guztietan ageri da, bakoitzaren sistema politikoa edo ekonomikoa gorabehera. Azken urteetan aurrera egin bada ere, ia mundu osoan aurki daiteke izatezko diskriminazioa. Honen aurka erabili den tresnetako bat, hain zuzen, auzitegi sinbolikoak edo kontzientzia hartzeko auzitegiak izan dira. Horietatik nabarmenena da Vienan, 1993ko Giza Eskubideen Munduko Konferentziaren harira, antolatutako auzitegia. Izan ere, 33 emakumeren testigantzen bitartez, emakumeek historian zehar jasan duten ikusezintasuna aitortu zen, eta zera berretsi zen: gizakiak direla eta, hortaz, gizonezkoek dituzten eskubide berberak dagozkiela.
Emakumeek eskubidea dute: generoan oinarritutako botere-harreman desorekaturik gabeko gizarte-sistema batean bizitzeko; sexuen arteko mendekotasun-kontzeptuetan oinarritutako jokabide eta praktikei lotutako estereotiporik gabeko heziketa eta balioespena jasotzeko; gizartearen garapenenari eta ongizateari ekarpena egiteko eta gizonek dituzten aukera berberekin parte hartzeko politikaren, ekonomiaren, gizartearen eta kulturaren esparruetan, bai eta bizitzaren gainerako esparruetan ere, giza eskubide unibertsalez gozatuz, orobat.
Zer dira auzitegi sinbolikoak edo kontzientzia hartzeko auzitegiak?
Oro har ordain sinbolikoa emateko ekintzak dira (benetako auzitegien antzezpenak). Giza eskubideen urraketa batzuen ikusezintasunak dituen efektuei aurre egiteko eta urraketa horien zigorgabetasuna agerian uzteko ariketak dira. Gizartearen kontzientzia pizteko ahalmena erakusten dute gainera. Izan ere, emakumeek eurek bizitakoa kontatzen dutenez, jabekuntza gisa ere uler daitezke. Gizartean eztabaida pizteko funtsezko estrategia bilakatu dira auzitegiok. Are gehiago, ariketa pedagogiko gisa funtzionatu dute justiziarako eskubidea bermatzen duten pertsonen eta erakundeen artean. Justizia eta justiziaren bermatzaileak ordezkatzen ez badituzte ere, hauen jomuga izan beharko lukeena ordezkatzen eta are gorpuzten dute.
Animatuuu parte hartzea oso interesanti ixango da ta!
Zer testigantza dakau kontateko Emakumik Giza Eskubidin urraketan ingurun?
