Aupa danori!!!
Kontu baten barri emon nahi deutsuegu Potxuak Martxanetik:
On dala hilabete batzuk, Euskal Herrian emakume bat erail ebela eta kontzentrazino bat egin genduan eskolapian, holako zeozer pasaten dan guztietan egiten dogun moduan, eskolapian erropak eskegi genduzan eta iluntzian kontzentrazioa egin genduan.
Kontzentrazioan gagozela Ertzainak azaldu ziren eta pankarta eusten euazan lau laguneri identifikatzeko esan eutzen, kontzentrazio hori ez egoala eskatuta eta. Orduan euretako baten azaldu eutzen, Lekittoko udaletxiak holako kasuetarako protokolo bat daukola eta kontzentrazioa egitearena bertan dagola.
Ertzainak esan eutzan bardin jakola eta identifikatzeko edo Ondarrura eroango dabezela lau emakumiak. Honek identifika ziren eta orain dela egun batzuk 1200 euroko multa heldu da kontu horregaitik, bakoitzari 300 euroko multa.
Hau, gogor salatu nahi dogu, bai multa bera eta baita egun haretan Ertzainek izan zuten jarrera oldarkorra eta txuloa. Emakumiok gizarte matxista honek erailtzen gaitxu eta ondoren poliziaren bidez ixilik eta kikilduta nahi gaitxue. Sistema patriarkarraren zapalkuntza, eta doble zapalkuntza.
Baina potxuak martxanetik, argi daukagu, emakumeren bat hiltzen daben bakoitzian kalera urtego dogula eta geure eskubidien defentsan borrokan jarraitxuko dogula.
Potxuak Martxan
Argazkixan egili, Hitza: http://lea-artibaietamutriku.hitza.info/2013/02/04/emakumeen-kontrako-erasoa-salatzeko-kontzentrazioa-egin-dute-lekeition/
