Espainiako II. errepublika gogoratzen

Gaur bete diz 82 urte Espainiako bigarren errepubliki sortu zana. Guk abertzalik ez dou geure egun lez gogoratzen, bañe ondo da jakitxi euskaldun askok hori lortzeko einben lana. Ondarrutar errepublikano askok be gerran burrukatu ben, askatasun eta eskubide sozialan alde.

Gogoratzeko egune dala eretxi gazku. Euskaldunok beran babesin lortu genduzen inoiz euki douzen eskumen handixenak  (geure diruk, geure pasaportik, geure armada…). Egixe da espainiar errepubliki beran interesan truke ixan zala holako eskuzabala, bañe sasoi hartan ia BURUJABE osuk ixan giñala iñok ezingo dau ukatu.

Guk geure EUSKAL ERREPUBLIKA baten ametsin, zoixontzen douz alboko naziñoiko errepublika zalik, eta gogoratzen douz Saturranen errepubliki defendiutearren hil zin emakume guztik. Eta bat etxen dou estatuko beste hiri askotan errepublikin eta autodeterminazinoi eskubidin alde etxen dazen manifestazinoikin.

Azpiko argazkixe 1936xan BERRITXUKO udalin euan Errepublikako banderi de.

bandera