Ondarruko Kafe Antzokixan 11. urteurrena dala ta, kontzertu berezixe egingo dabe Ondarrun Doverreko musikaixak. Ixan be, euran disko izarra ixan zan ‘Devil Came to me’ diskoko abestixak joko dotxue.
15 urte pasa diz Dover taldi ezagun bilakatu zala. Urte batzuk behar ixan zittuen, jendin onespena jasotzeko, baine taldin ‘Devil Came To Me’ (Subterfuge Records, 1997) diskuaz eztanda bat bixi ixan ben. Areto txiki eta tabernetan jotetik, futbol zelai eta jaialdi handixeta igaro zin, milioika disko salduz.
Cristina Llanos (ahotsa eta gitarri), Amparo Llanos (gitarri), Samuel Titos (baxu) eta Jesús Antúnez (bateixi) diz gaur, Dover.
