Ondarrun euskeri osasuntsu da, baine…

Aurreko eguenin Soziolinguistika Klusterreko adituk 2011an Ondarrun einddako ikerketa bat aurkeztu ben. Ikerketa horretan Ondarrun kalin euskeri zemat erabiltxen douen aztertu ben. Datuk ikusgarrixak diz. Ondarruko kaleko hartu-emonan %93,6 euskeraz ixaten diz. Argi da ondarrutarrok euskeraz nahi douela bixi, baine…

Baine oztopuk be badakauz: administrazinoi gexenakin erderaz komunika bir gaz, ingurun dakauzen komunikabide gexenak erdaldunak diz…

Ondiokan bihar asko dakau etxeko Ondarru eta Euskal Herri euskaldun bat lortzeko! Bitxartin, segi euskeri alkarrei emoten!

Hitzaldixan komenta zin dato interesgarrixenak, hamen dakazuez:

euskara

Irudi berria