Xabi Aranburu ondarrutar preso politikun egoera gogorra salatuz hainbat herri ekimen egin dou Ondarrun. Domeka goxin 6O herritar kartzela kanpoa jun zin Xabiren egoeri salatu eta era berin berai elkartasune adierazteko asmoz.
Gaur abokatu berarekin egon da eta Xabik adierazi dio bere egoera guztiz aldatu zela herritarrak kartzela aurrin egindako salaketaren ostean. Elkartasun eta salaketa oihuak Xabirenganaino iritsi ziren. Herri indarraz gauzak aldatzea posible dela ikusi ahal izan dugu kasu honetan ere. Estatuen konponbiderako borondate ezaren aurrean borroka dugu tresna, eta konfrontazioa bidea.
Konponbide garaia dela diogu behin eta berriz, eskubide urraketak eguneroko ogia ditugu. Zer dio PNVk guzti honen aurrean? Oraingoan ere diskrezioz ari zarete? Zuen isiltasunak dena dio! Euskal presoek espainiar eta frantziar kartzeletan jasaten dituzten eskubide urraketekin bukatzea eta presoen euskal herriratzea ezinbestekoa da konponbiderako, are gehiago, euskal jendartearen gehiengoaren nahia ere bada. Euskal jendarteari bizkarra eman eta estatuen morroi izaten jarraitzen du PNVk. Ezker abertzalearen aldebakarreko pausoak nahikoa ez direla diote behin eta berriz, beraiek mugitu ere egiten ez direnean. Estatuekiko morrontzan eraso jarraitzen dute, Sortutik herriaren aldeko apustua egi eta alderdikeriak eta interesak alde batera uzteko garaia dela deritzogu.
Herri honen eskubide urraketen aurrean zuek duzuen “diskrezioa” soberan dago!
