GOSE, Ondarroako Kafe Antzokixan (martxoak 2) zapatu‏

GoseTaldea2

Gose taldik kontzertu eskeiniko dau Ondarroako Kafe Antzokixan martxoan 2xan gabeko 22:30etatik aurrea.
 Hiru urte pasa diz Gose taldin abesti barrixakin osatutako azken diska GORRI hartatik, (gose III. 2009). Autoekoizpenari eta diskuai izenburoik ez jartzin ideiai leial, erabat LARANJA dator Gose taldin disko barrixe. Arrasatearren lan barrixe lelo erabat hilgarrixetan eztanda egiten daben melodiz betetako abesti fulminantez beteta dator. Erritmo elektroniko amorratuk trikiaren soinuk ehunduriko sare trinkoarekin egiten dabe jolas, Inesen ahots beti bezain iradokitzalearekin batea, kantu bakoitzin Jarrera eta Elektronika ezin hobeto uztartu daitezkeela frogatuz. Teknologia eta trikiaren arteko uztarketa berezi eta berritzaile horrei esker ezinbesteko erreferentzixi bihurtu de Gose Euskal Herriko eszenan haize barrixe bilatzen dabenantzat.