Gaur eguneko ABERRI EGUNAk eta sasoi hartakuk oso desberdiñak diz, nahiz eta gutzako zentzu bardiñe dauken: egun hau Euskal Herrittarron jai nazionala da.
Franko garaixan dana debekatute euanez, eta bilurraz bixi giñanez, gitxi ausartzen zin hori egunoi gogoratzen. Ezkutun ospatzen zan, bai bazkai berezixan bittartez edo norberan etxitan lehenako gauzak gogoratuz.
Bañe gaztik alla zin odol barrixaz ta Aberri egune ospatzen hasi zin, ITXASUn (Lapurdi) lelengoz, ta hurrengo urtitan beste herri eta hiri batzutan. Eta aldarrikapen desberdiñan bittartez frankismuai aurrea etxi lortu ben.
Behian agertzen dizen oktabillak eta idatzixak Ondarruko kalitan ta buzoitxan jasotakuk diz. Sasoi hartan ONDARRU borborka egon zan. Esaten dabe, Ondarrun vietnamita ( gaur eguneko multikopista) bat eixeuan gau ta egun biharrin. Gero hain ezagune eingo zan capitan HIDALGO pikolo-buruk amesgaiztuk eukitten eizitxuzen hareaz makiniaz. Inoiz ez ban topa!

Goiko bi idatzixak 1969ko ABERRI EGUNEKO deixak diz eta behiku 1970eku
Amaitzeko, honek 1972xan atatakuk diz, eta nahiz eta ABERRI EGUNAN ospakizune (borroka egune) ixan gai nausixe, TXAPELAn hilketiai ettengako aipamen berezixe.

