Hasi de Iparran eta Indixun kontrako epaiketi Madriden, baitxe Aitzol Etxaburun kontraku be Parisen. Gaur be ondarrutar askok ehunke kilometro ein bir ixatxuez Espainiko kartzeletan dazen euran familixakuai babesa eskaintzeko. Esaskunez, gaurko Madrileko epaiketi 12xak arte ixan da. Bixar segiuko dabe. Jaso ahala, informazinoi publikaten jungo gaz.
Eskerrik asko Indixun lagun eta familixakuai argazkixak bixaltzearren. Eta eutsi goixai!
Gogoratu gaur astelehena 19:30 xetan konzentraziñoi egongo dala Alamedan Madrileko eta Pariseko epaiketak salatzeko.
Nahiku de! Epaiketa gehixauarik ez! Konponbideako sasoi de
Informazinoi gexa hamen: http://lea-artibaietamutriku.hitza.info/2013/02/18/ondarroako-ertzain-etxearen-kontra-lehergailua-ipintzea-leporatu-die-espainiako-fiskaltzak-asier-badiolari-eta-ibon-iparragirreri/
Gaur hasi diz Madrilen Asier eta Ibonen kontrako epaiketi eta Parisen Aitzol Etxaburu eta beste 9 lagunen kontrako epaiketi.
Pariseko epaiketan ETAk barriro be beran borondati erakutsi dau konponbidin alde pausuk emoteko. Bittartin estatu frantses eta españolak gatazka hau gainditzeko borondateik ez dabe erakusten.

Hainbat pauso emoteko aukeri dakarre ( dispersiñoiaz amaitzi, parot dotriñi indargabetzi, gaixoik dazen presuk etxeratzi, indar armatun repliegi…) bañe horretako borondati bir de. Euskal Herrixan kontrako makineixi parateko borondati eta elkarrizketako borondati. Estatuk borondate hori agertzen ez daben bittartin gu aurrin egongo ga, konponbidin aldeko aldarrixe eitten. Euskal jendantin gehixengun nahixe dalako, eta urte luzez herri honek jasan daben sufrimenduaz amaitzeko sasoi dalako. Herri presiñoiaz estatuk pausuk emoti lortu bir dou!
Gogoratu gaur 19:30 xetan konzentraziñoi egongo dala Alamedan Madrileko eta Pariseko epaiketak salatzeko.
Nahiku de! Epaiketa gehixauarik ez! Konponbideako sasoi de
