MAITASUN OSASUNTSUAK BIZIPOZTEN GAITU
Otsailaren 14an san valentin egunak hartu duen itxura kontsumista eta matxistaren aurrean, mundu mailako iniziatiba bat zabaldu dute hainbat emakumek. Maitasun erromantikoak hiltzen gaituela eta, maitasun harreman osasuntsu eta errespetuzkoen aldeko dantza saioak egin dituzte non nahi. Ondarrun ere, emakume talde bat iniziatiba horretara atxikitu eta euren dantza saioa egin dute mundu mailako koreografia eta kantari jarraituz. Ondarrutar izatea ere erantsi die, maunezko erropak eta euskal dantza zati bat gehituz koreografiari. Iniziatiba osoaren berri ondoko web orrian aurki dezakezu; www.onebillionrising.org