Dakixuen latxeik Ondarroako Udaleko Ingurumen Batzordi ibai-basoa landatzea du Ibaiondon.
Hauxe da auzolanin egingo dizen landaketen egutegixe:
Otsailak 16, zapatu – Ibaiondoko Amarratza taberna ingurun batuko ga 11:00etan. 13:00 arte egongo ga lanin.
Otsailak 23, zapatu – Anexun batuko ga 11:00etan, Alleriko pasealeku hasieran. 13:00 arte egongo ga lanin.
Martxoak 2, zapatu – Zuhaitz egune ospatuko dou herritarrakin batea. Zubi Zahar ikastola atzeko bedartzan batuko ga 11:00etan.
Batzordekuk botak, atxurrak eta arbolak erungo dotxuez. Zuek erropa zaharrak jantzitxe etorri. Lana egin eta gero, luntx txiki bat eukiko dou.
Astero ezin badozue agertu, ez da ixe pasaten. Eta nahi baduzue gonbidatu zuen inguruko jendi be.
