ZUNBELTZ LARREA epaitu dabe gaur MADRILEN (argazkixak).

zunbelEguerdiko 3rak aldea amaittu de Zunbeltz Larrea eta beste bi gazten kontrako epaiketi. Fiskalak 4 urte ta 6 hilabeteko eskatzen dotse. On dala 11 urteko gertaera batzuk atxik. Madriden egon dizen ondarrutar batzukin berba einddau TURRUNAK eta esan dozku bertan epaiketan ez dabela ixelako probaik aurkeztu Zunbeltz eta beste bi lagunak akusateko. On epaixan zain egoti geatzen da. Zunbeltz urte askun kartzelan da eta zigor hau ezartzen badotse kartzelako urtik luzatuko di. Beste lagun bixak momentu honetan kalin daz. Barriro be esangou: NAHIKU DE!!! Epaiketaik ez! Konponbideako sasoi de! Gogoratu gaur arratsaldeko 7:30xetan kontzentraziñoi egongo dala Alamedan.

IMG-20130211-WA0000

IMG-20130211-WA0001

IMG-20130211-WA0003

Estatuen erasoek ez dute etenik Euskal Herrian, ezker abertzaleak gatazkaren behin betiko konponbidean aurrera egiteko hainbat pausu eman dituen arren estatuek bere horretan jarraitzen dute. Besteak beste horren adibide ditugu otsailean eta martxoan gure herritarren kontra egingo diren epaiketak.

Otsailaren 5ean, Urtza, Ibon eta Asierri uztaileko epaiketan ezarritako zigorrari jarritako errekurtsoaren inguruko erabakia hartzeko “bistiila” izan zen madrilen. Epaia berresten  bada Urtza Alkorta berriz ere kartzelara eramango dute. Datorren astelehenean, otsailaren 11an, Zunbeltz Larreak beste epaiketa bat izango du Audientzia Nazionalean; Otsailaren 18,19 eta 20 an Asier Badiola eta Ibon Iparragirre Audientzia Nazionalea epaituak izango dira. Asier eta Ibonen epaiketa hasten den egun  berean hasiko da Parisen Aitzol Etxaburu eta beste berderatzi euskal herritarren kontrako epaiketa. Martxoaren 27an Kemen Urangaren estradizioaren inguruko erabakia hartuko da londresen. Bi hilabeteren barruan, 5 epaiketa ezberdinetan 6 herritar epaituko dituzte. Aski da!

Euskal herriaren kontra eraikitako salbuspen neurriak bertan behera uzteko garaia da. Gatzakaren behin betiko konponbidea erdietsi nahi badugu beharrezkoa da sabuspeneko epaitegi hauek desagertzea. Epaitegi hauen oinarriak zeintzuk diren argi dugu: erabakiak politikoak dira, euskal herritarren kontra egindako salbuspen legediak aplikatzen dituzte eta hau gutxi ez balitz, torturapean ateratako deklarazioetan oinarritzen dira.

Euskal jendartearen gehiengoaren nahia da, euskal herriaren ukazioak eragindako gatazka polítiko eta armatua behin betikoz gainditzea. Horretarako ezin bestekoa da estatuek euskal herriaren kontra diseinatu duten  errepresio eta ukazio makineria geldiaraztea. Estatuak okerreko norabidean ari dira mugitzen, herritarroi dagokigu erasoen aurrean erantzun, eta konponbidearen aldeko aldarria egitea. Herri indarrarekin  estatuak norabide egokian mugitzera behartu behar ditugu.  Beraz, herritarrei dei egiten diegu tamainako eraso honen aurrean tamainako erantzuna ematera eta epeiketen arira antolatu diren mobilizazioetan parte hartzera.

Aski da! Euskal Herritarren Kontrako epaiketa gehiagorik ez!

Konponbide garaia da

Ondarroan, 2013ko otsailaren 8an