1936xan desagertu zan BEASAINgo udaleko ikurrine, ONDARRUN agertu de. On dala gutxi jakin dou, gerri zala ta, herrittar batek gordeta eukibala. Beran ixena ARANTZA BADIOLA.
ARANZADI Zientzia elkarteko kidiai kontatze zelan ikurriñe ONDARRUre ailegatu zan eta berak ANTZOSOLO aurrin euan BLOENeneko fabrikan(Holandesaneku) gordeta euki ban. Antxoa filetik gordeteko erabiltzen zittuen lata baten barrun.
Gaur ondiokan, herrixan da ikurriñe, bañe era sinboliko baten, BEASAINGO udalai itzuli dotza. ONDARRUre, bertako alkate ta zinegotzixak azaldu diz eta ekitaldi xume batez eskeini dotze
Luze egon zin sasoi hartako kontakizunak kontaten(ARANZADIk bideu graba ban) ta azkanin BEASAINgo udalak otsail amaieran edo martxoan hasieran antolatuko daben ekitaldi ofizialan barri emon ban. Bertan azaldu ben, ikurriñak bere lekun egon bir dabela ta horretako ekitaldixe dazela antolatzen.


