Aurten ere Sahararen aldeko elkartasun astea antolatu dute Ondarroako Udaleko Aniztasun Batzordeak eta Sahela elkarteak.
Egitarau horren barruan, bi argazki erakusketa egongo dira ikusgai kofradia zaharrean, otsailaren 1ean Sahararen egoerari buruzko hitzaldi bat eskainiko dute bertako errefuxiatuek, eta urtarrilaren 27an Eman Lata Eguna ospatuko da berriro ere. Irrien Lagunekin eta Txirrimorraskirekin batera umeek jateko latak apaindu eta Saharara bidaliko dituzte.
Gogoratu, jatekoa biltzeko kanpaina aurreko astean hasi zela herriko denda eta ikastetxeetan, eta datorren ostiralera arte iraungo duela.
http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/BidalizeureelkartasunaSaharara!.aspx
