Month: abendua 2012
13ak ETXEA, ekintzi. Preso gaxuk etxea segixan
Abenduak 6 eguena, INDEPENDENTISTAK Durangoa guz, zatoz!
Eguaztenin (abenduak 5), dokumentala ikastetxitan emoten dan jatekuai buruz
AURRERA MENDI TALDIK Federateko deixe zabaltzen dau
Abenduak 3an Euskera egune dala ta, lehiaketa interesgarrixe.
Euskara egunarekin bat “ONDARROAKO ESAERA EDERRENAREN BILA” Ondarroako Udalak antolatutako lehiaketa martxan da.
Lehiaketa sinpli de: Pentsatu behar da zein den ondarrutar esaerarik gustukuena eta proposatu. Herriko hainbat tokitan izango da parte hartzeko aukera, eta parte hartzeagatik bakarrik guztiek izango dute aukera lagun birentzako afari bat irabazteko, zozketa egingo da-eta.
Hasiera batean, tabernetan eta janari-dendetan egongo da aukera parte hartzeko. Udalak eskatu die euren laguntza lehiaketa bideratzeko. Nahi duenak parte hartu idatzita eman behar du bere proposamena horretarako banatu diren orrietan.
Lehiaketan parte hartzeko azken egune abenduaren 10a ixango da
CONFLUENCIAS erakusketi Managuan (Nikaragua).Ondarrutar artisti tartin.
Ondarrutarrak be mundun zir gauzak etxen douzela, eta erakusketa bat inaugura gendunez atzo Managuako Alianza Francesan, ba lagun batek idei emoztan Turrunea bixaltzi argazki batzuk zeuek be ikusteko. Inauguraziñoi CONFLUENCIAS erakusketine atzo ostirala 30 in ixan zan, iluntzeko 7retan, eta abendun 22rarte egongora ikusgai. Erakusketako partaidik Augusto Silva, Tito Chamorro eta Elisabet Krautwig artistak, eta ni neu, Itziar Garalde, gaz. Bigarren aldiz de laurok erakusketi batea etxen douena, 2004an ein gendun beste bat.Tito, Augusto eta ni pintxorik gaz, eta Elisabet-ek hondartzan topaten daben egurraz etxen dau biharra.
ONDARRUko gaztik be martxan hasi diz
ANTZERKIXE eta DANTZI Kafe Antzokixan domeka arratsaldin
Abenduaren 2xan, domeki, arratsaldeko 7:30etan. ANTZERKIA eta DANTZA
“Emakumi bere bakardadin… eta beste konto batzuk”
Antolatzaili: UXU Emakumeen Taldea
Euskal Preso Politikun aldeko zozketi ONDARRUN
Urtero lez eta sasoi honetan, herrixan presun aldeko zozketi eitten da. Askok pentsako dozue ataten dan diru zertan ibiliko dan, bañe halan da guzti argitxu eingo dou. Iñok badaki zenbat diro kostaten dan adibidez Paris inguruko kartzela batea juti? Edota Puerto de Santa Maria juteko zenbat gasoil gastaten dan? Ba hori asti jun eta asti etorri biderkatzen badozue….
Gasto guzti horrei aurre eitti de zozketa honen helburu, ta esku bat nahi badozu bota herriko taberna zein denda desbardiñetan erosteik baño ez gatzue falta. Dana be euro baten truke, ta gañea tokaten bagatzu, Gabon politxak ospatzeko eri de. Amaitzeko esan zozketi abendun 31an ixango dala ta trankil egon, zenbaki saritu TURRUNIN agertuko da ta.
















