Badu 2012. urti eta badator 2013.a. Turrune ahaleginddu de egunez egun herrixan barri emoten, eta lortu douela pentsaten dou. Einddouena ezin ixango gendun ein dakauzen laguntzailik euki baik. Eskerrik asko notizixak, idatzixak, argazkixak, kartelak… bixalduzuezen danoi!! Segi laguntzen hamendik aurrea be!
Turrunak inddartute amatxuko dau urte zaharra, eta inddartute hasiko dau barrixe. Ixan be, aurten sendotu eindde gure proiektu. Urtarrilin 15.000 bisitxa euki genduzen; Abendu 25.000 bisitxaz amatxukou. Turrune sortu gendunetik 430.000 bisitxa euki douz, munduko txoko desberdinetatik. Eta egunero egunero 700 bisitxa inguru eukitxen douz. Eskerrik asko Turrune irakurten dozuenoi. Anima, eta bixaldu zeuen aportazinoik.
(Ezin jakin zemat bixitxa dazen benetan Spain eta Francetik, eta zemat Euskal Herritxik!)
Datorren urteako notizixa batzuk preparata dakauz ya: danak etxea ekarrikouzela, autodeterminazinoi erreferenduman fetxi ipinikouela… Geure eskutan da horrek notizixok publika ahal ixati! Baine horretako bihar asko ein bir dou.
Urte barri on danoi!

