Bandera espainola nahi dosku inposatu!

bildu bandera española

Carlos Urquijo Espainiar delegatuaren (Hego Euskal Herrian) aginduz irekitako prozedura dugu hizpide, Espainiar bandera inposatzen duen legeari bide emanez, Ondarroako udalean.

Hainbat izan dira azkenaldian PP-ren gobernuak hartutako erabakia: hautes erroldaren itxuragabetzea, hezkuntza erreforma, banderen legea…

Historikoki gure herrian ezaguna zaigu Espainiar izaeraren inposaketa helburu duen estrategia; porrotaren estrategia.

Ireki den testuinguru politikoak izugarrizko beldurra sortarazten dio “Espainiar demokraziari”. Testuinguru berriarekin irabazitako eremuak ez ditugu kolokan jarriko, udal instituzioena kasu, lege inposatzaileekin temati. Hainbat urtetako ilegalizazio politikoa gaindituta ez dugu bandera arrotz batengatik hipotekatuko.

Ez al da beraien nahia izango lege honen aurrean intsumisio jarreretara bultzatzea ezker abertzalea, instituzioetatik kanporatzeko? Mehatxua egina dago! Agindua bete ezean, Alkatea kargutik kendu eta kargu publiko guztietatik inhabilitatuak izango dira.

Beraz inposaketa berri honen aurrean indarrak batu eta gure izaera eta gure ikurren defentsa egitea besterik ez zaigu geratzen. Aro berri honek aukera eman behar digu esparru ezberdinetako herritarrok osaturiko Herri blokea osatzeko. Ezker Abertzalea horretara doa eta espaniar banderaren inposaketaren aurrean plangintza bat eskeiniko diogu Ondarroako herriari inposaketa salatu eta gure ikurrak defendatzeko.

Horrela ba, Abenduaren 27an, eguenean, gai hau hizpide izango duen Herri Batzarrerako deia egiten dizuegu.

IKURRIÑA BAI!!! ESPAÑOLA EZ!!!