Ondarrutarrak kantaten… informazinoi gexa

Aurreko astin hauxe bideu ipini gendun interneten eta, egixe esan, arrakasta handixe euki dau. Irakurle batek bideun inguruko informazinoi gexa be bixalduzku. Hor du, danon jakingarri. Eskerrik asko, eta jarraitxu zeuen informazinoi bixaltzen:

Epa! Edurne Lertxundi naz, ondarrutarra. Altza zenduen bideun harire, informaziñoi geitxua nahi dot emon ze hauxe bideuau dakau geupe etxin. Suecon batek Sopelanako ikastolako irakasliai erakutsi eta tartin euan Ondarrutar batek ezautu eta bideu ekarrizkun herrire, ze tartin geure atxitxe agertzen da Sabin “Porru” eta anaxik Imanol, Mikel eta Andima. Txartangu tabernan grabatako bideu re, ongo Txist supermerkaun aurrin euana. Beste batzutan, Amerikanun bodegan batzezin portun, eta bentanan baten bat ipintxin ben zaintzen Karabineruk entzun baik euskeraz kantaten. Kantaten agertzen dizenetatik ezauturouzenak honetxek di: Luziano rederu, Jose Antonio sereno handixaneku, Egi karnazeru, Nakarra, “Pitxirri”, Egia pasteleru, Juakin katu, Simon, matxatxun atxe, eta Porrunekuk. Beide dazenak: Eskola Pescako kapitxain Lekatxarra eta deszifrateko akauzenak: Eztotzau iñoi galdetu bañe Lau anaiako lenako patroi, Bienvenidaku eta Andres? Hon ixentatxuazenakin txarto banabil zuzendu. 

Biar politxe etxezue, holantxen segi!