Abenduan 15 zapatu, bigarren SORTU batzarra ONDARRUN

sortu2Sortzaile prozesu martxan da bixi-bixi eta horren erakusle, SORTUk kaleratu daben lehen batzarrei buruzko datuk:

  • Oinarri Ideologikoen inguruko lehen batzarra 240 herrietan burutu da.
  • 208 herrietako datuak bildu ditugu oraingoz, hauek lirateke:
  • 5.044 lagunek hartu dute parte 208 batzar horietan. Guztira, falta diren herriak kontuan izanda, 5.500 lagun inguruko parte hartzea aurreikusten da lehen batzarretan.
  • 3.265 gizonezkoak eta 1.779 emakumezkoak.
  • Parte-hartzaileen %53,5a 35 urtetik beherakoa da, 2.700 Lagun hain zuzen.
  • Parte-hartze handiko batzarrak izan dira, eta hainbat herrietan, bigarren saio bat burutu behar izan dute.
  • Ekarpen asko bildu dira: 400 emendakin alternatibo inguru bildu dira eta 500 testu hobekuntza inguru jaso dira.

Datorren abenduaren 15ean, SORTUren eratze prozesuaren bigarren batzarretan parte hartuko duten lagunek landu eta eztabaidatuko dituzten eduki eta ideia nagusiak hementxe:

Lehenik eta behin, ezinbestekoa da SORTUren ildo politikoaren elementu nagusiak zehaztea, SORTUk haietan oinarrituta jarraituko baitu hasitako bidetik eta beraiek izango baitira proiektu independentista, sozialista, feminista eta euskaldunean jasotako helburuak erdiesteko bidean gure borroka politikoaren egokitasuna ziurtatzeko bermea eta euskarria.

Horrela bada, honakoak lirateke elementu nagusi horiek:

  • Estrategia politikoa
  • Taktika politikoa
  • Konfrontazio Demokratikoaren fasea
  • Gatazkaren Konponbidea
  • Nazio eta Jendarte Eraikuntza