Ondarrutarrak be mundun zir gauzak etxen douzela, eta erakusketa bat inaugura gendunez atzo Managuako Alianza Francesan, ba lagun batek idei emoztan Turrunea bixaltzi argazki batzuk zeuek be ikusteko. Inauguraziñoi CONFLUENCIAS erakusketine atzo ostirala 30 in ixan zan, iluntzeko 7retan, eta abendun 22rarte egongora ikusgai. Erakusketako partaidik Augusto Silva, Tito Chamorro eta Elisabet Krautwig artistak, eta ni neu, Itziar Garalde, gaz. Bigarren aldiz de laurok erakusketi batea etxen douena, 2004an ein gendun beste bat.Tito, Augusto eta ni pintxorik gaz, eta Elisabet-ek hondartzan topaten daben egurraz etxen dau biharra.





