HARRERA Elkartearen aurkezpena baixako iluntzin ONDARRUn

Harrera Taldea preso ohik sortutako maila nazionaleko elkarte asistentziala da. Bere helburua preso eta iheslari ohiei, etxera bueltan etortzean, laguntza integrala eskaintzea da, gizarteari egokitzapen eta bizimodu duina lortu ahal dezaten.Hitzaldian azken urte hauetako Harrera Taldeak egindako ibilbidearen aipamen labur bat egingo da, harik eta arestian nortasun juridiko propioa lortu arte. Preso eta iheslari ohien artean egindako inkesta eta diagnosian oinarriturik, berorien gabezi, arazo eta beharrak, etxera bueltan etortzean, mahaigainerako dituzte. Azkenik, erronka honi aurre egiteko, martxan jartzen ari diren tresnak azalduko dituzte.

“Euskal Herriak oso denbora luze darama izugarrizko elkartasuna adierazten bere errepresaliatu politikoei eta herriaren elkartasun honetan datza gure egitasmoaren erremintarik funtsezkoena”, aipatzen dute Harrera Taldetik. Hori dela eta, aurkezpen honetara etortzeko deialdi zabal eta irekia egiten dute, “gai honekiko sentikor dauden lagun guztioi”, hain zuzen ere. “Gatazka politikoaren beste ondorio bat bezala, euskal errepresaliatu politiko guztientzako, espetxetik edo atzerritik etxera bueltan etortzean, egokitzapen eta bizimodu duina eskuratzea euskal gizarte osoari” dagokiola uste dute Harrera Taldekoek.