Igor ez dago inkomunikatuta, gradua aldatu diote eta aste bi barru lagunen bisitak jaso ahal izango ditu!
Aupa, lagunak!
Gaur arratsaldean jaso dugu Igorren telefono deia eta ez dagoela inkomunikatua argitu digu. Preso moduan daukan gradua aldatu egin diote eta, ondorioz, kartzelako bizimodua ere aldatu. Orain denbora gehiago eman behar du zelda barruan eta ez dauka lehengo presoekin egoteko aukerarik. Orain goizez bakarrik atera daiteke patiora, 9etatik 1etara, eta zelda barruan gosaldu eta bazkaldu behar du. Patio txiki horretan Ataungo preso batekin gertatu da, Mugika Dorronsororekin. Telefono deiak arratsaldeko 6etatik aurrera egin ditzake. Paketeak jasotzeko eta bisitak hartzeko orduak ere aldatu dizkiote.
Hemendik gutxira (berak ez daki noiz) ere Estremerako kartzelara aldatuko dutela esan diote. Kartzela hori ere Madrilen inguruan dago.
Baina bitartean familiako kideez gain, lagunen bisitak hartzen hasiko da. Aste honetan ez du bisitarik hartuko, jendeari Baionako manifara joateko aukera eman nahi diotelako. Hurrengo asteburuan, berriz, lagunen lehenengo bisitak jasoko ditu. 10 lagunek osatutako zerrenda onartu diote eta asteburuetan (ostiral, larunbat eta igandeetan), arratsaldeko 2:30etan jaso ditzake bisitak. Hasi gara bisiten zerrendak antolatzen.
Bestetik, neguaren atarian gaudenez gero, eta zelda barruan denbora gehiago eman behar duenez, arropa lodiagoa eskatu du hurrengo paketerako. Eta gu gure Igor euskalduna zelakoan!!!
Gainontzekoan, ondo dagoela dio, eta musu eta besarkadak bidali ditu denontzat!
Beno, lagunak, momentuz horixe da dena