Lea-Artibaiko I. RALLYE ospatzen ari da gaur eskualde guztian zehar eta bertan, 25 urteko etenaldia izan ondoren, berriro daude errepideetan Edu Garzia-Salazar eta Gaizka Aldarondo.
Hona hemen atzoko aurkezpen ekitaldiko argazkia eta gaur goizean, ofizialki rallya hasi ondoren ateratako argazkiak.
KIROL AGENDAko ordezkariak beraiekin egon dira atzo eta gaur eta artikulu luze bat eskainiko diote asteartean argitaratuko den ale berrian. Ohi den bezala, Ondarroako udaleko web gunean egongo da ikusgai.


