Datorren urtearte, Marabilli!

Amatxu de Marabilli. Ederra ixan da, eder-ederra! Eta espero dou datorren urtin be geure artin eukiko douela. On, goguaz geatzen ga. Bitxartin, argazkixak eta bideuk geatzen gaskuz, momento onak bergogoratzeko.

Hitzak argitaratu daben bideo bateaz lagaten zatxuau. Bertan jaialdixan errepaso bat etxen da.

Hauteskundik urreatzen duz…

… eta kanpainako bigarren asti intensu ixango da Ondarrun. Irratsaiuk entzuteko aukeri egongo da, eta eguenin mitine Alamedan. Turrunin be preparaten gabiz haustekunde gabaz datuk zuzenin emoteko, aurreko hauteskunditan ein ixan douen modun.

Egun gitxi falta diz, eta azkanengoko ahalegine ein bir dou geure mezu ahalik eta gexen zabaltzeko: burujabetasune bir dou beste eredu politiko, ekonomiko eta sozial bat martxan ipintxeko. Alternatibi geure eskutan da! Bozkatu EHbildu!

Marabilli, azken txanpan

Atzo hasi zalakun, eta Marabilli festibala amaitzen dakau. Aurreatu geinke balorazioi zein ixango dan: festibala marabillosu ixan da! Ekitaldi guztik ixan diz ederrak, eta jentin erantzune be ikusgarrixe. Zoixonak antolatzen ibili zazen guztioi, eta eskerrik asko! Datorren urtekun zain geatzen gaz!

Gure aldetik, eskertu nahi gentzake antolatzailiai jakin dabelako gure lana baloraten ta kazetai pasik eskeini dozkuzelako gure lana eitteko, Mertzi

MARABILLI amaitzekotan da

Azkanetako ekitaldixak ixango diz gaur arratsaldin ONDARROAKO Kafe Antzokixan ta nahiz eta aje apurre euki, berta agertzeko gonbiti etxen dotzuau. Bittartin atzoko irudi batzuk erakutsiko dotzuau. Arratsaldin Zine gala ein zan Bide Onera zinin ta bertan AITZOLei omenaldixe eskeini gentzan ONDARRUTAR guztiok. Sarrera guztik amaitxu zin ta zini goraino bete zan

Ta MARABILLIk badauke daneako sustrai barri bat LEGORRETAN

 

Bixotza banatute

Gaur zapatu, ONDARRUTAR askorek bixotza banatute eukiko dou. Asko BECea jungo diz

Ta beste askok AITZOL ARAMAIOaz gogoratzeko dazen ekitaldixetan parte hartuko dabe.

 

Be bai erakutsi dozku pertsona bat bi tokitxan ezin leikela egon, beraz, bai batzuok bai bestiok bat etxen dou bi ekitaldixekin. Ondo pasa ta gabaz Ruperreaz gozatu ahal ixango dou.