(Kontagintza errimatua)
Terrorista naizela
esaten didate,
ba horrela baldin bada
beraiek egin naute,
neri amak erakutsi zidan
denak izaten maite,
eta ezerlako errurik gabe
egin didate hainbat kalte….
Herria maite dudalako
saiatzea da nire egite,
eta beraien eskuetan
ez uztea gure suerte,
boluntario egin naiz
eta hortik doa nire ibilte,
gure eskubideak
ukatu egiten dizkigute.
Zer gara gu baina trata
gintzaten hain diferente? …..
atxiloketak, torturak eta
beste hainbat kate,
iheslari eta preso
norberen herritik aparte,
euskera ere kinka larrian
eta mesprezuak hainbeste,
beraien bakeak
horrelakoak dakarte,
Nork nori eskatu
behar dio parke? …..
nik ez dut hartuko
horretan parte,
ez naute erosiko
ezeren truke,
ez naizelako inoiz izan
horren merke,
eta bai nere izaeraz
beti kontsekuente…..
Atentatuak direla eta
mintzo dira aho bete,
aztertu barik arazoa
baina jakin badakite,
ekintza armatuak omen dira
bakeari azote,
niretzat ordea
eskubiderik gabe egote,
Estado de Derecho-ka ta
España-ka hor dihardute,
bide polizial-judizialetik
soluziorik ez dator bape,
are okerrago, baina
horrela izatea nahi dute.
Konstituzio hermetikoa
ez lehio eta ez ate,
hainbat dekreto eta lege
juztiziarik bate,
arazo politiko hau
irtenbiderik ezera daramate,
bake definizioa, gerra edo
borrokarik eza dela diote,
eta betidanik indarkeriak
beraiek jarriak dauzkate,
eta gu eroriak izan arren
berriak prest daude tente,
inoiz belaunikatu gabe
nahiz eta bizi behar menpe.
Bakearen formula oso
sinplea eta erraza liteke,
eskubide demokratikoez
baliatuz has gintezke,
Herriak berak aukera
nola nahi duen izate,
kanpo inposiziorik gabe
eta gakoa hor legoke,
beste jardun guztiak
soberan leudeke,
eman Herriari hitza
eta hor bat netorke,
baina gai hau aipatuz gero
hasarre dira derrepente
eta beti lez, terrorista edota
gaizkiletzat naukate.
Abertzale xume bat naiz
ekinezko militante,
ez potere eta txollo
bila dabilena jo ta ke……….
Frankismoan hitz barik
egonak berrogei urte
orain ordea, mintzatokietatik
bota egiten gaituzte,
iritzi hitzei apologia
delakoa deitzen diete,
eta ondoren kartzelaz
erantzuten digute,
eta terrorista naizela
esaten hor diraute….
Beraien iraina dut beti
gorrotoa eta hainbat atake.
Urteak joan urteak etorri
alferrik zabiltzate,
alferrik dira, politiko, polizi,
edo juezen xake mate,
ekinez jarraituko dut
gure eskubideak lortu arte.
Pello Aramaio Etxaburu, urtea 2002
(Idatzi hau Kemen Uranga-ren aitari eskaini nion jakin nuenean Kemenek ihes egin behar izan zuela)
