Ondarrutar bat joko olinpikoetan

Aurreneko aldia izango da Ondarrutar batek joko olinpikoetan parte hartuko duena. IÑIGO MARTINEZ, 1991an jaio zen Ondarrutarra, Herriko Aurrera Kirol Elkartean hasi zen futbolean jolasten. Kadetea zela Errealak fitxatu zuen eta lehenengo mailan 2011ko abuztuaren 27an estreinatu zen, Molinonen. Izugarrizko denboraldia egin zuen iaz Iñigok.
Espainiako futbol selekzioak deitu zion Londresen (Ingalaterra) ospatuko diren Olinpiar Jokoak prestatzeko. 22 jokalarik osatzen zuen aurreko zerrenda batean egon zen lehenik eta, azkenean geratu diren 18ren artean egin du bere tokia Iñigok.
Euskal Herria ez dago Londreseko joko olinpikoetan. Ez nazio moduan, baina badira zenbait euskaldun bertan, tartean, esan bezala, Ondarroako IÑIGO MARTINEZ. Behar bada dominaren batzuk ere eskuratuko dituzte. Hain herri txikia izanda oso arrakasta handia lortuko dute seguruenik gure kirolariak. Lastima Euskal Herria defenditzen ez izatea. Baina nork daki etorkizunean… Ea laster lortzen dugun horrela izatea!!
Azkenean olinpiadak herrien arteko lehiaketak dira. Halaxe da, eta GUREAK egon harren, GU ez gara egongo bertan, EZ BAIDIGUTE UZTEN herri bezala egoten. Baina, egun ez garena, garela esango dugu etorkizunean. Zergatik ez!!
Euskal Herria bertan egotea oraindik amets bat baino ez da, baina hala eta guzti, egin dezagun amets. Oso gaztea da Iñigo eta, izango du Euskal Herriko kamisetarekin jokatzeko aukera hurrengo joko olinpikoetan. Zergatik ez!!