Hamahiru lagun epaitu zituzten joan den maiatzean Espainiako Auzitegi Nazionalean, ETAko kide izatea edo hari laguntza ematea leporatuta. Epaiak dio ezin dela frogatu nahita jardun zirenik erakunde armatuaren alde, eta D3M eta Askatasuneko kideek ere askatasun politikoa dutela. Hiru epaileetatik batek boto partikularra eman du. Fiskalak 11 lagunentzat espetxea eskatu zuen. Auzipetuek arratsaldean agerraldia egingo dute, Donostian.
![D3M-Askatasuna[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2012/06/d3m-askatasuna1.jpg?w=636)