Berriaren egoeraren gaineko informazioa jaso eta Berrialagun egiteko aukera egongo da, eguenean, 19:30etik aurrera, Ondarroako Kafe Antzokian, UEMA ekitaldiaren ordu berean. Berriaren egoera zaila azaltzen duten informazio orriak eskuratu ahalko dira, eta parte hartzeko eta laguntza emateko dauden aukerak azalduko dira. “Gure inguruko euskaltzaleen ekarpenak bilatu nahi ditugu; baina aldi berean gizartea ohartu nahi dugu, euskarazko hedabideak izateko, eta euskaraz bizitzeko oraindik ere denon laguntza beharrezkoa dela”, adierazi dute Ondarroan Berriaren aldeko ziztada kanpainaz arduratu direnek.
