Ondarru UEMAn sartuko da barriro

… eta hoixe ospatzeko ongi etorri jaxe eingo da Antzokixan ekainan 7xin (eguena), 19:30xetan.

Ondarroako Udala 2000. urtean sartu zen udalerri euskaldunen
mankomunitatean, baina 2006an epaitegien aginduz kanporatuak izan ginen.
Orain, berriz, estatutu nahiz helburuak bere eginik, Ondarroako Udalak
UEMAko kide izan behar duela uste du. Euskararen normalizazioaren
bidean beste urrats bat eman behar duela iritzitza hartu du erabakia.
Eta hau herritarekin konpartitzeko asmoarekin ekainaren 7an kafe antzokian
egingo den ekitaldira gonbidatu nahi ditugu ondarroar guztiak.