Eguerdixan zabaldure albisti, ARNALDO, RAFA, MIREN, SONIA ta ARKAITZei kondeni berretsi dotse, nahiz ta urtik gutxitu dotsezen. Hori dala ta kalera irteteko premini ikusten douenez, gaur arratsaldin konzentrazinoi egon da Alamedan. Ta zapaturako (Antxoa egunin) Alde Zaharrin ta ordu batetan, beste enkartelada batea deittu dabe.
Month: maiatza 2012
Ibon Iparragirreri alta eman diote
Aupa denoi:
Ibon Iparragirreren osasunaren inguruan Garan argitaratutako informazioa osatu nahian, zera esan nahi dizuegu:
Iboni atzo arratsaldez alta eman ziotela, eta jada etxean dagoela berriz. Epilepsia atakearen ondorioz igande osoa konorterik gabe egon zen UCIn eta astelehen goizean esnatu zenean desorientatuta zegoen, eta fisikoki oso ahulduta ikusi genuen, familiakideok behintzat. Edonola ere, medikuek alta eman diote, etxean berrindartuko delakoan. Gure ustez bere osasun egoerak erlatiboki onera egin badu ere, oso delikatua da oraindik, eta orain dela hilabete ere ingresatuta egon zela kontutan hartuta, badugu kezkatuta egoteko motiburik. Beraz, epilepsia ataketik irten izanak ematen digun lasaitasuna trasmititzeaz gain, bere osasun egoera -batez ere neurologikoa- kezkagarria izaten jarraitzen duela iruditzen zaigu.
Eskerrik asko guztioi
EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
GAIXO LARRIAK ETA 3/4 BETE DITUZTENAK ASKATU, BEREHALA!!!
197/2006 ABOLITU
MAIATZAK 19xan ONDARRUN Itsasaurre PLAZA guz.
Maiatzak 19, Zapatu 13:30in, Itsasaurren, FLASHMUBE: txinorrixok saltoka, elefanti bidin ipiñikou. Listi pasakou, ezta atxikirik ez egoteko ezbada behintzat medikun ziurtagirixaz.
PD: Begire gelditzen dizenak, ez tabe urtengo!
ARTIBAI EGOITZAREN AURREKO ZUHAIZTIA…, TXAKURREN KAKALEKU!
XX. gizaldiaren hasieran, 1900. urtean, “Alameda” delako Zuhaiztia landatu zen Ondarroako “Ensantxea”n. Zuhaizti horri, urteetan zehar, izen ezberdinak jarri izan zaizkio. Baina, “Alameran batuko gara” esan eta ondarroar guztiok bagenekien nora joan, inolako errakuntza eta zalantzarik gabe. Izan ere, “Alameri” izan da ondarroarrok urte askotan herrian ezagutu izan dugun zuhaizti bakarra.
Bai ondotxo zaindu ere “Alameda” hura!
1901. urtean beste 14 zuhaitz berri landatu ziren Alamedan, eta hauen kerizpean eserlekuak ere jarri ziren herritarren atsedenerako.
Eta urte berean, abenduaren 8an Ondarroako Udalak egin zuen bileran zuhaitzak inausteko langile bat bialtzeko Egileor perito agronomoari eskatzea erabaki zuen (OUOBAL 1894-1903, 455. or.)
Ondarroako Udalak 1907ko martxoaren 17an egin zuen bilerako agirian zera irakur daiteke: “Se acuerda también escribir a Eguileor para que si estamos a tiempo mande un oficial para la poda de los árboles de la Alameda y encargar dos sacos de abono para los mismos” (OUOBAL, 1906-1909, 83. or.).
1985. urtean, Artibai Egoitzaren eta Ondarroako Institutoaren artean landatu ziren zuhaitz batzuk. Urteak iragan eta zuhaizti hori egonleku eta pasialeku atsegina bihurtu zen, eserleku eta guzti.
Zuhaizti horren apaingarri, 1994. urtean kokatu zen bertan eskultore georgiar batek Ondarroako herriari oparitutako harrizko eskultura. Gaur egun ere eskultura horren aurrean honako oroitarri-eskaintza hau irakur daiteke: “ASKATASUN IZARRA. Djemal Bjalaya, eskultore georgiarrak Ondarroako herriarentzat egina. 1994.08.28”.
Opari horren fetxak badu esanahi berezia ondarroarrontzat. Frantziako Iraultzako soldaduek, duela berrehun urte, Ondarroa erre zutenekoa gogoratzen baitigu!
Zuhaziti hau, gaur egun, oso hurbil dagoen Artibai Egoitzako adineko pertsona askorentzat eguneroko atseden-toki eta pasialeku baketsua bilakatu da.
Baina… Zorigaiztoko baina!
Zuhaizti horretara egunero hurreratzen diren hainbeste ikasle eta pertsona adintsuekin batera, han agertzen dira txakurrak ere. Batzuek, euren zaintzailea alboan dutela. Gehienak, bakarrik, zaintzailerik gabe. Batzuek eta besteek eurak txisa eta kaka egiten dituzte zuhaitzen artean dagoen belardian.
Esker ona Zuhaizti horretan ibiltzen diren pertsona adintsuen partez zuoi, zuon txakurrek egiten dituzten kaka-mokordoak orritxo baten biltzen dituzuenoi. Banakak, zoritxarrez.
Baina, beste txakurren kaka-mokordoak han gelditzen dira. Zuhaiztiko belardia kaka-mokordoz beteta.
Honen lekuko duzue, ondorengo argazki sorta:
Argazki hauetan nabarmentzen den Zuhaiztiaren egoera zinez penagarria da. Are gehiago, pasiatzeko daukagun ibilidean bertan ere, txakurren kaka-mokordoak sahiesten ibili behar izaten dute persona adintsuek.
Eskerrak, udal zamar biltzailea tarteka agertzen den eta ibilbideko kaka-mokordoak eta Institutuko eta Arrantza Eskolako ikasleek lurrean botata uzten dituzten hondakinak biltzen dituen…
BAINA, ZAMARREROAK KAKA-MOKORDOAK ETA HONDAKINAK BILTZEA EZ DA HERRI AURRERATU BATI DAGOKION IRTENBIDEA. TXAKUR JABEEK, BAKOITZAK BERE TXAKURRAREN KAKA-MOKORDOAK BILTZEA, ETA INSTITUTO ETA ARRANTZA ESKOLAKO IKASLE GAZTEEK EUREN HONDAKINAK ZAMARONTZIETAN UZTEA… HAU DA ONDARROA MAITE IZATEA!.
ONDARROA MAITE BADUGU, ZAINDU DITZAGUN GURE ZUHAIZTIAK!
Ondarroan, 2012ko apirilaren 24an.
Argazkiak: Yolanda Eizagirre Urkiola “Txiki” eta Luken Otxoantesana Badiola.
BOBBY SANDS gogoan
Maiatzak 5in, 31 urte bete diz Ipar irlandako buruzagi handixak gose greba baten ondoren bizixe galdubana. 1981eko gose greban gidarixe ixan zan, non Irlandako preso errepublikanoek beren kategoria bereziaren statusa kentzearen aurka egin zuten. Gose greban zela, Erresuma Batuko Legebiltzarrerako hautatua izan zen. Bere heriotzaren ondorioz, IRAko boluntarioen kopuruak nabarmen egin zuen gora, baita hauen ekintzek ere. TURRUNE bere hilobian egon da
Gaur amatxure “197/2006 dotrina indargabetu; bizi arteko zigorrik ez!” kanpañi ONDARRUN
Portu garbi baten alde!
Eguzkik portu garbi baten aldeko kanpaina bat ipini dau martxan, informazinoi gexa hamentxe ahal dozue topa:
http://eguzkiondarru.wordpress.com/2012/04/28/portuko-zikinak-salatu/
LOS ROMANES (TRIBUTE RAMONES) + BASAKI zapatun Ondarroako Kafe Antzokian
Kataluniatik datorkigu LOS ROMANES musika taldea. Pixkanaka-pixkanaka lekutxoa egiten ari dira bertsio taldeen merkatu indartsuan. Horren lekuko, Ondarroatik pasatu aurretik, Viña-Rock-en egongo dira. Ramones mitikoen abestiak bertsionatzen dituzte.Eurekin batera, aurtengo Ibilaldiko kantua egin duen BASAKI taldea.





![SAM_1478[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2012/05/sam_14781.jpg?w=636)
![DSCN0837[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2012/05/dscn083711.jpg?w=636)




