
“Estatuak uste badu suntsitu zaituela, ez dago negoziatzerik”.
Hitz hauek Javier Martinez, egun, El Salvadorreko Suchito herriko (25.000 biztanle) alkatearenak dira. Garai baten, “Walter Komandantea” goitizenez, El Salbadorreko gerrilan borrokatu zuen eta Gobernuarekin akordioa negoziatzen aritu ziren 16 laguneko batzordeko kidea izan zen.
Adierazpen hauek Argia Aldizkarian (2012-05-06, 42. or.) irakurtzean, berehala burura etorri zait maiatzaren 3an hainbat ondarroarrok Ondarroako Kofradian Zaharrean Kepa Mancisidor abokatuari entzun genion hitzaldia. Hitzaldia, 8+18+10=36 Nahikure! Mamarru etxea! lemapean aurrera daramagun kanpaina barruan eskaini zen.
Hitzaldi hartan argi geratu zen zein maldartsua den epaitegien bidea gure preso eta iheslari politikoen eskubideak lortzeko.
Presoek euren etxetik ahalik eta hurbilen dauden espetxeetan egotelo eskubide osoa dute. Baina Espainiako Gobernuek, -PPkoek zein PSOEkoek- presoen eskubide hori zapaltzen duen 197/2006 LEGEA (Parot doktrina) asmatu eta lotsagabeki aplikatzen ari dira.
Nola harritu gintezke Espainiako Auzitegi Goreneko eta Auzitegi Nazionalaleko epaileek eurek ere egiten ari diren 197/2006 Legearen zentzunik gabeko aplikazioaz? Edota ahaztu zaigu epaile horiek PPk eta PSOEk aurkeratuta daudela?
Guztiontzat nabari-nabaria baita nolako jarrera duten PPk zein PSOEk euskal presoen hurbilketari buruz.
Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegiari dagokionez ere, gaur eguneko Europa eta bere Instituzioak gaurko Estatuen asmakizuna dira.
Honekin inola ere ez ditut gutxiesten, -are gutxiago gaitzesten- gure abokatu ausartek epaitegietan egiten ari diren lan eskerga. Nola txalotu eta eskertu gabe utzi gure abokatuek hainbeste urtetan egiten ari diren ahalegin nekaezina Kodigo Penalak eta Epaitegiek uzten dizkieten zirrikituez baliatzeko!
Baina, iruditzen zait herritarrok itxaropen larregi jarrita daukagula gaur eguneko epaitegietan lortu ditugun edo lor ditzakegun emaitzetan. Iragan maiatzaren 3an entzun genuen hitzaldiak bapo astindu dizkigu gure ameskeriak, eta itxaropen faltsuak uxatu.
Honek ez du nahi esan gure preso politikoak espetxeetan usteltzen utzi behar ditugunik. Ez-eta gure iheslari politikoak atzerrian, herrimez kiskaltzen. Ezta gutxiagorik ere!
Gure abokatuekin elkarlanean, “EGIN DAIGUN BIDEA” Mugimenduan elkarturik, indartu eta bultza ditzagun mobilizazioak gure preso eta iheslari politikoen alde. Indar metaketaren garaian gaude. Manifestazio erraldoien garaian sartuta gaude.
1977. urtea. Urtebete baino gehiago Franco hil zela. Demokrazia amets. Espetxeak presoz beteta hasi genuen urtea. Errefuxiatu beste talde handia bat Yeuko irlan deportatuta.
Gero, 3 Amnistia Aste etorri ziren bata bestearen atzetik (otsaila, maiatza, urria): “Amnistia” oihuek Euskal Herri osoan zahar burrunbatu zuten. Presoen eta errefuxiatuen gose grebak maiz. “Askatasun Ibilaldia”: Euskal Herria osoa zeharkatu ondoren, 100.000 lagun baino gehiago Arazuriko zelaietan bildu ziren (abuztuak 28). Europako hainbat nazioetan “extrañata” zeuden ETAko hamar preso politikoen agerpena, Telesforo Monzón lagun zutela, euren “extrañamendua” apurtu ondoren (Durango, uztailak 21).
Horrela, herritarron mobilizazio erraldoien eta euskal preso eta iheslarien borroken bidez lortu zen euskal preso politiko guztiak espetxetik atera eta euren etxeetara itzultzea.
Eta, azkenean, iritsi zen hain amesturiko eta borrokatutako “AMNISTIA (?)” (1977ko urria).
Amnistia hitzari galdera ikurra apropos jarri diot. Zilegi bekit tarte txiki hau, galdera ikur hori zergatik jarri dutan azaltzeko bi hitzetan.
Halaber, 1977.10.17an indarrean jarri zen Amnistiaren Legearen bidez legalizatu eta “normalizatu” zen 1977. urtean zehar, tantaka, espetxetik irteten joan ziren euskal presoen egoera. Baina, era berean, a nolako babes juridikoa lortu zuten 1936ko gerra garaitik ordura arte Frankismoren borreroak izan ziren guztiek. 1977ko Amnistiaren Legearen ondorioz, hain zuzen, azken aldi honetan sortu den “Frankismoaren Biktimak” elkarteko kideek, euren hildako etxekoen memoria berreskuratu eta euren etxekoak omendu ahal izango dituzte. Baina euren etxekoen hiltzaileak ezingo dituzte epaitegien aurrean salatu. A nolako ziria sartu ziguten 1977ko Amnistia Legea onartu zutenak!
1977. urteak badu ondarroarrontzat beste oroimen berezi-berezi bat. Euskal preso politiko guztiak etxean zeuden jada 1977ko Amnistiaren Legea 1977ko urrian indarrean jarri zenean, euskal preso poitikoa bat izan ezik. Berau, ondarrutarra zen.
Frantzisko Aldanondo Badiola “Fran”ek han jarraitzen zuen Martuteneko espetxean.
Ondarroarrok berehala jeiki ginan: herri batzarrak, manifak, sinadura bilketak, Herri Batzordearen bidaia Madrilera… Zer ez genuen egin 1977ko azaroan eta abenduan “Fran”en askatasunaren alde! Ondarroarrok piztu genuen “Fran askatu” txispa hura sugarra ere bihurtu zen Euskal Heerian barrena egin ziren mobilizazioetan.
1977ko abenduaren 18an atera zen “Fran” Martuteneko espetxetik.
Garai hartako EUSKAL AZKEN PRESO POLITIKOA! A nolako harrera eskaini genion auto deskapotable batean Ondarroako kaleetan egin zuen ibilbidean!
35 urte geroago, 2012ko urte honetan, euskal preso politiko eta ihaslearien askatasuna “inpasse” loptsagarri baten aurkitzen den garai honetan, ez ote dugu ondarroarrok berriro ere izan behar euskal preso eta iheslari politikoen askatasunaren aldeko MOBILIZAZIO ERRALDOI BATEN AITZINDARI ETA MOTORE?
Hor daukagu Ibon Iparragirre Burgoaren kasua ere. Herritarron mobilizazio eta abokatuen lanari esker, lehenik Basauriko espetxera, eta, gero, bere emaztearen ondora behintzat ekartzea lortu genuen.
Egia esan, zoritxarrez, Iboni etxe-kartzelaren zama ez diogu kendu bere lepo gainetik. Baina lortu duguna lortzeko erabili ditugun tresnek argi agertzen digute euskal preso eta iheslari politikoen askatasuna lortzeko jarraitu behar dugun bidea, hots, HERRITARRON MOBILIZAZIOA ETA LEGEGINONEN LAGUNTZA.
Amaitzear dugun 8+18+10=36 Nahikure! Mamarru etxea!197/2006 LEGEA (Parot doktrina) deuseztatu! kanpaina luze eta arrakastatsuak erakutsi digu noraino iritsi ahal dugun ondarroarrok. Aurrera Bolie!
Kanpaina hau aipatu dutanez, ezinbesteko egiten zait zuoi ere azaltzea kanpaina honek nire baitan sortzen dizkidan hausnarketak.
“Mamarru” laguna, ondo merezita dituzu ondarroarrok (danok ez, zoritxarrez) burutu ditugun ekintza hauek. Are, labur geratu gerala esango nuke nik.
Halaber, zuk, “Mamarru”, 1970. urtean, zure familia eta Ondarroa zure herri maitea utzi, eta EUSKAL HERRIA INDEPENDIENTE ETA SOZIALISTAREN ALDE buru belarri borroka politikoan MUSUTRUK sartu zinen eta harrezkero MUSUTRUK ETA BIZIA ARRISKUAN JARRIZ egin duzu lan Euskal Herriaren alde hainbeste urtetan. Hainbeste urtetako espetxeko sufrimenduak ere ez zaitu makurtarazi, zeure borroka politikoan indartu baizik ZEURE OSASUNAREN KALTETAN.
Are gehiago, zure ibilbide politiko luzeak zer ekarri diete Rita zure amari, Maria Antiguari eta zure anaiari eta etxekoei sufrimendua eta gastoak izan ezik?
Zure hainbeste urtetako militantzia eta borroka politiko eredugarri horren aurrean, hor ageri zaigu gure inguruan ditugun hainbat politikoen jokabide lotsagarri eta higuingarria. Sasi-demokrazia honen Instituzio ezberdinetan postuak lortzen dituztenean, a nolako soldatak irabazten dituzten, euren familiakoei ere goi mailako bizimodua ziurtatuz. Are gehiago, euren zahatzarorako ere nolako pentsioak ziurtatzen dituzte hainbat eta hainbat politikoek!
Alderdi politikoetako hainbat buruzagik EUREN ZAHARTZAROKO URTEETARAKO SOLDATA OPAROAK ZIURTATZEN ari diren bitartean (Euskal Herria maite omen dute!), ZUK, ISIDRO LAGUNA, ordea, JADA 27 URTEKO ESPETXE ZIGORRA JASO DUZU OPARITZAT. ETA, “PAROT DOTRINEA”K INDARREAN JARRAITUKO BALU, ORAIN SUFRITZEN ARI ZAREN ESPETXE ZIGORRA BESTE 9. URTE LUZATZEKO ARRISKUAN ZAGOZ.
“Mamarru” bezala, horrelakoak ditugu Espainia eta Frantziako espetxeetan eta munduan zehar sakanabatuta ditugun euskal preso eta iheslari politikoak.
Euskal Herriko gudari eredugarriak euren herrietan behar ditugulako, murgildu gaitezen denok MOBILIAZAIO ERRALDOI BATEAN
197/2006 LEGEA (Parot doktrina) deuseztatzea dugu lehen urratsa eta helburua.
Eta hurrengo, EUSKAL PRESO POLITIKO ETA IHESLARI GUZTIAK HERRIRA!