Ekintzaz betetako asteburu euki dou!

Ondarrutarrok ez daz geatu etxin ongo asteburun be. Hamen zapatuko ekintza batzun argazkixak.

20 lagun inguru batu zin goxin Artibai erreki garbitzeko:

Gaztetxin urteurrena oso arrakastatsu ixan zan. 60 lagunetik gora batu zin bazkatxan, eta Alde Zaharrin be jente asko ibili zan berbenan eta jokutan. Gabaz be, gaztetxi gainezka kontzertutan.

Plaza musikan be jente asko batu zan, lagunarteko giro ederrin, Kemenen urtebetetzi ospatzea. Poesixi, pastelak, musiki…

Bixar, gaztetxik 13+9 urte ospatuko dotxuz!

Bixar gaztetxik 13+9. urteurrena ospatuko dau: 13 urte gaztetxe zaharrin, eta 9 barrixin.

Egun osoko egitarau antolatu dabe: goxin, alde zaharrin, sagardau, jokuk, erromeixi… gero bazkaixe; atsaldin, ardi txakur lehiaketi; eta gabaz kontzertu, Drongeners, Katekesise, Frantzeska eta gero DJ bat reggexe ipiniko dabena.  Plan ederra!

Bixar be, beraz, zapato borobile dakau: 12:00xetan erreki garbitzi gazteleku parin; eguerdixan erromeixi alde zaharrin eta bazkaixe gaztetxin; 21:00xetan antzerkixe Antzokixan. Gabaz kontzertuk gaztetxin eta Portuko Ranpan. Eta 12xetan jam sessiona Braianen Kemenen egune ospatzeko.

Etxin geatuko zaz?