Bizkaiko Bertsolari Txapelketa/ Lea-Artibaiku, Ondarroako Kafe Antzokixan, zapatun 17:30ean‏

Lea-Artibaiko sei bertsolari gazte taularatuko dira zapatun Ondarroako Kafe Antzokixan jokatuko den Lea-Artibaiko bertsolai finalin. Hasieran, Lander Ibarluzea “Aitxulua” zegoen programan baina ezin izango dau Lea-Artibaiko finalean kantau eta Aitor Arrizubieta “Toko”-k abestuko dau beran ordez. Saioa, 17:30ean hasiko da.